Recent Changes

Monday, May 27

Tuesday, April 20

  1. page Maria edited ... B AUKERA-B.2.- HIZKUNTZA ETA LITERATURAREN INGURUAN (2 PUNTU)-AZALDU ESANAHIAAZALDU ESANAHIA …
    ...
    B AUKERA-B.2.- HIZKUNTZA ETA LITERATURAREN INGURUAN (2 PUNTU)-AZALDU ESANAHIAAZALDU ESANAHIA
    “horrenbestetan entzundako abestia”: hainbestetan esan ziotenez gauza bera, azkenean sinetsi egin zuen.
    ...
    bila” : bizitza bizitzen hasi behar dela.
    “fikziorik gabeko ipuina”: istorio hura ez dela fikziozkoa, errealitatea islatzen duela baizik.
    “heroi tristeen aingerua”: drogaren mundua atzean utzi nahirik daudenei laguntza handia eskaintzen ari zaiena da aingeru hori.
    (view changes)
    4:18 am
  2. page Maria edited ... Gobernuz Kanpoko Erakunde batean lan egiteko gogo handia duzu. Horretarako aurkezpen gutun ba…
    ...
    Gobernuz Kanpoko Erakunde batean lan egiteko gogo handia duzu.
    Horretarako aurkezpen gutun bat egingo duzu zure burua aurkeztuz eta dituzun asmoak eta arrazoiak haiekin lan egiteko azalduz.
    B AUKERA
    B AUKERA-B.1- IRAKURMENAB.1- IRAKURMENA
    B AUKERA-B.1- IRAKURMENA-ULERMENA ( 2 puntu)ULERMENA ( 2 puntu)
    1. Non eta zertan egiten du lan Mariak?
    Droga zaletasuna atzean utzi eta bizi zaletasunaren bila doazenekin dihardu zaindutako etxe batean.
    2. Zer esan nahi du idazleak “Maria hagin bako heroi tristeen aingerua da” esaten duenean?
    Drogaren bizitza atzean utzi eta bizi zaletasunaren bila doazenekin lanean diharduela.
    3. Zer pentsatzen zuen Mariak gizarte zerbitzuetan lan egiteko ikasten hasi aurretik?
    Nahiz eta besteek horrela ez pentsatu, Mariak pentsatzen zuen ez zuela ezertarako balio.
    4. Nor da ipuin honetan leku txarrean geratzen dena? Zergatik?
    Gure kontu publikoak kudeatzen dituztenek geratu beharko lirateke leku txarrean, aingeruak ere subkontratatu egiten dituztelako.
    B AUKERA-B.1- IRAKURMENA-GAIA ETA LABURPENA ( 2 PUNTU)GAIA ETA LABURPENA ( 2 PUNTU)
    B AUKERA-B.1- IRAKURMENA-GAIA ( Esaldi batean)GAIA ( Esaldi batean)
    B AUKERA-B.1- IRAKURMENA-LABURTU TESTUA ( gehienez 5-7 lerro)LABURTU TESTUA ( gehienez 5-7 lerro)
    B AUKERA-B.2.- HIZKUNTZA ETA LITERATURAREN INGURUAN (2 PUNTU)B.2.- HIZKUNTZA ETA LITERATURAREN INGURUAN (2 PUNTU)
    B AUKERA-B.2.- HIZKUNTZA ETA LITERATURAREN INGURUAN (2 PUNTU)-AZALDU ESANAHIAAZALDU ESANAHIA
    “horrenbestetan entzundako abestia”: hainbestetan esan ziotenez gauza bera, azkenean sinetsi egin zuen.
    “bizi zaletasunaren bila” :
    “fikziorik gabeko ipuina”:
    “heroi tristeen aingerua”:

    (view changes)
    4:15 am

Monday, April 19

  1. page Maria edited ... d) Zaindutako etxean bizi direnak GAIA ETA LABURPENA ( 2 PUNTU) Gaur egun Mariak drogaren i…
    ...
    d) Zaindutako etxean bizi direnak
    GAIA ETA LABURPENA ( 2 PUNTU)
    Gaur egun Mariak drogaren infernutik atera nahian dauden pertsonekin lan egiten du, haiei aholkatuz, zer egin edo ez. Pozik bizi da Maria. Baina ez da betidanik horrelakoak izan; izan ere, nahiz eta besteentzako beti izan dituen hitz aproposak, 30 urte bete behar izan ditu bere burua maitatzeko, umetan hainbestetan errepikatutako " ez duzu ezertarako balio" horri erantzuna aurkitzeko.
    GAIA: Ikasi zure burua maitatzen, eta bizitzen ikasiko duzu.

    GAIA ( Esaldi batean)
    AZALDU TESTUAN AGERTZEN DIREN IDEIA NAGUSIAK.
    (view changes)
    9:12 am
  2. page Maria edited ... MOLDATU ESALDIAK a. «Ez dut ezertarako balio», pentsatzen zuen. (… -ela…) Pentsatzen zuen e…
    ...
    MOLDATU ESALDIAK
    a. «Ez dut ezertarako balio», pentsatzen zuen. (… -ela…)
    Pentsatzen zuen ez zuela ezertarako balio.
    b. Zerbitzua publikoa da baina tokatzen zaion erakunde publikoak
    hirugarren bati erosten dio. (… arren …)
    Zerbitzua publikoa izan arren tokatzen zaion erakunde publikoak hirugarren bati erosten dio.
    c. «Gehiegi edaten du gure aitak, lagundu» esan zion batek. (Batek esan
    zion … -ela …)
    Batek esan zion bere aitak gehiegi edaten zuela eta laguntzeko.
    d. Izena ezkutatu badut ere, ez da bera fikziorik gabeko ipuin honetan leku
    txarrean geratzen dena. ( … baina …)
    Izena ezkutatu dut, baina ez da bera fikziorik gabeko ipuin honetan leku txarrean geratzen dena.
    A.3 - IDAZLANA ( gutxienez 200 HITZ ) (4 puntu)
    GUTUNA
    (view changes)
    8:42 am

Friday, April 16

  1. page Maria edited Maria Umetan beti esan zioten ez zuela eskolarako balio. Horrenbestetan entzundako abestia sinets…
    Maria
    Umetan beti esan zioten ez zuela eskolarako balio. Horrenbestetan entzundako abestia sinetsita, benetan baliogabe jotzen zuen ispiluak erakusten zion irudia. «Ez dut ezertarako balio», pentsatzen zuen, «zertarako balio nezake?» Ez pentsa kanpotik horrela ikusten zutenik. Denek eskatzen zioten laguntza. Batek «haurdun nago eta zer egingo dut?». Beste batek «gehiegi edaten du gure
    aitak, lagundu». Ekarri, esan, lagundu, mesedez. Ohitua zegoen. Eta, hala ere, nolakoak diren geure buruarentzako ditugun betaurreko lausotuak, ez zion «zertarako balio dut?» galderari erantzunik aurkitzen. Hogeita hamar urteak
    eginak zituen erantzuna bidean agertu zitzaionean. Bihotzeko lagun maitea egin eta hari esker hasi zen gizarte zerbitzuetan lan egiteko ikasten. Orain droga zaletasuna atzean utzi eta bizi zaletasunaren bila doazenekin dihardu
    beharrean. Gau eta egun. Zaindutako etxe batean. Kartzelako egonaldiak kontatzen dizkiote, argirik gabeko bizitzen miseriak. Zerbitzua publikoa da baina tokatzen zaion erakunde publikoak hirugarren bati erosten dio.
    Hartara, Mariak 900 euro kobratzen ditu eta ez langile publiko, gizarte zerbitzari moduan dagokion soldata duina. Maria hagin bako heroi tristeen aingerua da eta ez da Maria deitzen eta bere izena ezkutatu badut ere, ez da bera fikziorik gabeko ipuin honetan leku txarrean geratzen dena. Gure kontu publikoak kudeatzen dituztenek ibili beharko lukete burumakur. Aingeruak ere subkontratatu egiten dituzte. Merkatuaren legea omen. Jainko maitea!
    Irati Jimenez. BERRIA. Moldatua
    A AUKERA
    A.1- IRAKURMENA
    ULERMENA ( 2 puntu)
    1.- Zergatik esaten zioten umetan ez zuela ezertarako balio?
    a) Bere amak hala esaten ziolako
    b) Denek kanpotik horrela ikusten zutelako
    c) Ispiluan ikusi zuelako
    d) Behin eta berriro esaten ziotelako
    2.- Non eta zertan egiten du lan Mariak?
    a) Ez du inon lan egiten
    b) Etxe bat zaintzen du
    c) Ez du lan egiten,kartzelan dagoelako
    d) Berak ikasitakoan egiten du lan
    3.- 30 urteak eginak zituen….
    a) Bilatzen ari zena aurkitu zuenean
    b) Lana aurkitu zuenean
    c) Gizarte zerbitzuetan aritzeko ikasten hasi zenean
    d) Droga zaletasunarekin hasi zenean
    4.- Mariak 900 euroko soldata du…
    a) Hagin bako heroiek ordaintzen diotelako
    b) Aingeruak subkontratatu duelako
    c) Zerbitzu publikoa izan arren, subkontratatua delako
    d) Bere lanari dagokiona delako
    5.- Zeintzuk dira hagin bako heroi tristeak?
    a) Erakunde publikoak
    b) Gizarte zerbitzariak
    c) Maria eta bere lankideak
    d) Zaindutako etxean bizi direnak
    GAIA ETA LABURPENA ( 2 PUNTU)
    GAIA ( Esaldi batean)
    AZALDU TESTUAN AGERTZEN DIREN IDEIA NAGUSIAK.
    1.a

    A.2.- HIZKUNTZA ETA LITERATURAREN INGURUAN (2 PUNTU)
    MOLDATU ESALDIAK
    a. «Ez dut ezertarako balio», pentsatzen zuen. (… -ela…)
    b. Zerbitzua publikoa da baina tokatzen zaion erakunde publikoak
    hirugarren bati erosten dio. (… arren …)
    c. «Gehiegi edaten du gure aitak, lagundu» esan zion batek. (Batek esan
    zion … -ela …)
    d. Izena ezkutatu badut ere, ez da bera fikziorik gabeko ipuin honetan leku
    txarrean geratzen dena. ( … baina …)
    A.3 - IDAZLANA ( gutxienez 200 HITZ ) (4 puntu)
    GUTUNA
    Gobernuz Kanpoko Erakunde batean lan egiteko gogo handia duzu.
    Horretarako aurkezpen gutun bat egingo duzu zure burua aurkeztuz eta dituzun asmoak eta arrazoiak haiekin lan egiteko azalduz.

    (view changes)
    4:39 am
  2. page Hautaprobak edited Ulermena Maria
    Ulermena
    Maria
    (view changes)

More